XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Zaldiain nagusiak iruzurtu zuen giltzepeian egon zen orduetan.

Guanze ikustera eta erran zio, erran zezala zaldia berea zela eta ixil ixila denak berak ordaindiko zituela; sendatzeko ere berak egingo zituela kontu guziak.

Oraño ezta agertu deusetara.

Eta baliatu ze, zeren nere aita ligualdi arekin aski buru motelaikin gelditu zelakoz.

Bertzelaz egia errain zue denen gañetik, eta orduen bai ordaindu bear izanen zuela guzia.

Jaungoikoak barka dezola, aspaldik ila da.

Ikazkintza - Aitak artzen zitue lanak alde batera, geienean Aurizko edo Aurizberriko mendietan, eta eskola ertsi zelaik osasuna galdu zuelako apezak aitaiki asi gine mendiko lanetan, eta ikasi gindue ongi.

Aitak botatzen zitue bagoak eta gero ekentzen gindeko abar eta egur me guziak, eta zerra aundi batekin zerratzen gindue dena.

Gero mallu-burdin eta ziri burdinekin xeatzen ginduze denak, eta ikatz egiteko balin baze, erematen gindue ikatz egiteko plazara eta an inguruka paratzen gindue egurra ongi txutik, eta gero gañan.

Aundi aski zelaik gaña guzitik estaltzen ze egurra lurraikin, eta dena ongi gelditzen zelaik ematen zitzaio su.

Berdin izaten zire bortz edo sei ikaztoki eta bertze aldi batzuten amar edo amabi ikaztegi.

Eta errez bezala ateratzen zute eta zakuek betez juaten gine; eta berriz egur geiago egin, eta berriz ikatz egiten.

Ongi egonez geroz iñalakin lanean bear ederra ginduelakoz eta ez gindue lanain beldurrik.

Ongi ikasi gindue, eta bertzelaz bearrai deitzen gindio eta ikasi biarko.

Bearrai deitzen ginduela ez da gezurra.

Nik sei urte nituala deitu nue.

Goiz batez, aitak astoai ekendu ondoan egur zama, sartu ze etxera gosaltzera.

Eta nik erran nio: - Ni juan nindeike astoakin mendira, juan eta banu nork kargatu.

- Orduen zuk gosaltzen duzun denboran ekarriko nezake.

Eta aitak erran zire: Bearrak kargatuko dizu; zazi lasai edo trankil, ikusiko duzu zein ongi etortzen zaren.

Ala juan nitze asto gañan.

Nik zautzen nue mendia, eta neure aitak manatu bezala, juan nitze lasaitasunez betea.

Juan mendira, eta astoa bera paratu ze egur metain ondoan.

Iautsi nitze ederki, ekendu nitio sokak eta egon nitze ixtenpat ia etortzen ze bearra; baño nior etze eldu.

Orduen asi nitze bearrai deitzen, baño bearra etzela ageri.

Ia aspertuxia etzelakoz nior ageri, asi nitze egurrak paratzen zamuketan, eta ongi fardelkerik gabe, arront ortan nindegoken bezala.

Eta gañera egur anitz paratu nio.

Soka nola paratu? Len bezala nindego astean, baño negarrik egin gabe.

Asi nitze alde batera eta bertzera, baño azkenian erdietsi nue, eta etxera.

Ederki juan ze astoa; (...).